Gaurkoarekin bederatzi atentatu egin ditu aurten ETAk. Horietako bi telebista hedagailuen aurkakoak izan dira, beste bi enpresa edo enpresaburuen kontrakoak, beste bi PSE-EEren egoitzen aurkakoak, bi Guardia Zibilaren kuartelaren aurkakoa -gaurkoa eta atzokoa- eta beste bat Espainiako polizia baten kontrakoa. Hiru hildako eragin ditu: Eduardo Puelles Garcia Espainiako polizia eta bi guardia zibil.
Urtarrilak 16. Hernanin (Gipuzkoa) Santa Barbara mendiko telebista hedagailuaren aurka bonba lehertu zuen ETAk. Kalte materialak eragin zituen. Beste bi bonbek ez zuten eztanda egin.
Otsailak 9. Madrilen bonba-autoa, Ferrovial Agroman eraikuntza enpresaren egoitzaren atarian. Kalte materialak. Euskal Herrian AHTa egiten dabil Ferrovial.
Otsailak 23. Lazkaon (Gipuzkoa) PSE-EEren egoitzaren atarian bonba. Kalte materialak.
Martxoak 26. Zornotzan (Bizkaia) Juan Manuel Arana Astilleros de Murueta enpresako buruaren etxe aurrean bi kiloko bonba. Kalte materialak.
Maiatzak 6. Guriezoko (Kantabria, Espainia) telebista hedagailuaren aurka bonba. Kalte materialak.
Ekainak 19. Eduardo Puelles Garcia Espainiako Polizia hil zuen Arrigorriagan (Bizkaia), auto azpian bonba jarrita.
Uztailak 9. Durangoko (Bizkaia) PSE-EEren egoitza atarian bonba. Kalte materialak.
Atzo. Burgosen (Espainia) Guardia Zibilaren kuartelaren atarian bonba-autoa. 48 lagun zauritu arin. Kalte materialak.
Gaur. Calvian (Mallorca, Herrialde Katalanak) Bonba-lapa Guardia Zibilaren auto batean. Bi hildako. Hainbat zauritu.
ETAren aurtengo bederatzigarren atentatua
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu