2003/07/13: Espainiako Poliziak bonba bat indargabetu zuen Iruñeko Maisonnave hotelean. Bezperan deitu zuen lagun batek, ETAren izenean, abisua emateko. Egun horretan, hotela arakatu zuen Espainiako Poliziak baina ez zuen ezer aurkitu.
2003/07/06: Azkar enpresak Bedian (Bizkaia) duen egoitzako kamioi baten azpian bonba bat jarri zuen ETAk. Eztandaren ondorioz zenbait kamioik kalte materialak jasan zituzten.
2003/07/01: Iberdrolak Bilboko Larraskitu auzoan duen azpiestazioan hamabost kilo titadinez osatutako auto bonba bat indargabetu zuten Ertzaintzaren artezilariek.
2003/06/23: Bonba bat lehertu zen Getxoko (Bizkaia) Los Tamarises hotelean. Ez zuen inor zauritu.
2003/06/19: Iberdrolak Iurretan (Bizkaia) duen azpiestazioan bost kilo kloratitaz osatutako lehergailu bat zartatu zen, eta ordu erdiz argindarrik gabe egon ziren bertako bizilagunak.
2003/06/14: Ertzaintzak 30 kilo kloratita eta titadinez osatutako auto-bonba bat indargabetu zuen Bilboko Erakustazokaren atzeko aldean.
2003/05/30: Bonba-lapa bat eztandarazi zuten Zangozan (Nafarroa) , eta Julia Embid Luna eta Bonifacio Martin Hernando Espainiako poliziak hil ziren.
2003/02/18: Ertzaintzak zazpi kilo dinamitaz osatutako lehergailu bat indargabetu zuen Muruetan (Bizkaia). Gernika eta Mundaka arteko bidegurutzean jarritako bonba ertzain baten aurkakoa zen, eta urruneko agintearen bidez lehertzeko prestatua zegoen.
2003/02/08: Joseba Pagazaurtundua udaltzaina eta PSE-EE zein Basta Ya-ko kidea hil zuten, tiro eginda, Andoainen (Gipuzkoa).
2002ko abendua : Europako hainbat bidai agentzik eta zenbait ordezkaritza diplomatikok ETAren gutunak jaso zituzten. Idatzi horietan, euren bezeroei Espainiako toki turistikoetan egon zitekeen arriskuez informatzea aholkatzen zitzaien.
2002/12/17: Guardia Zibilak Ford Scort bat harrapatu zuen Collado Villalba (Madril) ondoko gasolindegi batean. Tiroketa izan zen, eta bertan, Antonio Molina guardia zibila hil zen eta Gotzon Aranburu Sudupe ustezko ETA kidea zauritu zen. Azken honen lagunak, Jesus Mari Etxeberriak, ihes egitea lortu zuen, baina, gauean, Donostian atxilotu zuten.
2002/12/03: Bonba-auto bat lehertu zen Kantabriako hiriburuko parking batean, hainbat delegazio zeuden ondoan. Eztandak kalte material ugari eragin zituen.
2002/11/29: Lehergailu batek eztanda egin zuen Azagrako (Nafarroa) Ultracongelantes Virto S.A enpresan, kalte material ugari eragin zituen.
2002/11/03: Bonba-auto bat lehertu zen Santandarren (Kantabria), eta kalte ugari eragin zituen. ETAren izenean norbaitek deitu zuen bonba hori jarri zutela jakinarazteko.
2002/10/12: Urdazubiko (Nafarroa) Guardia Zibilaren kuartelari granadak bota zizkioten eta kalte materialak eragin zituen.
2002/09/24: Guardia zibil bat hil zuten pankarta-bonba baten bidez, Leitzan (Nafarroa). Beste lau guardia zibil ere zauritu zituzten ekintza honetan.
2002/09/11: Ertzainak Renault Express zuribatetik 25 kilogramo lehergailu atera zituzten Zierbenan (Bizkaia).
2002/08/09: Polizia Santa Polako hondartzan bonba bat bilatzen ari zen bitartean, Torrevieillako(Alacant, Herri Katalanak) jatetxe bateko komunetan lehergailu batek eztanda egin zuen. Hondartzako lehergailua hiru egun beranduago aurkitu zuten, tenporizodarorearen akats bat tarteko ez baitzuen eztanda egin.
2002/08/04: Santa Polako (Alacant, Herri Katalanak) Guardia Zibilaren kuartelaren ondoan jarri zuten bonba-auto baten leherketaren ondorioz, agente baten sei urteko alaba hil zen.
2002/06/22: Europako Batasuneko buruak Sevillan zeudela aprobetxatuz, lehergailu batek eztanda egin zuen Mijasen (Andaluzia), eta bonba-auto batek Santanderren (Kantabria). ETAk bost atentatu egin zituen Espainiako presidente Jose Maria Aznarrek Europako Batasuneko lehendakaritza uzteko ekitaldiak iraun zuen bi egun horietan.
2002/06/21: Sevillan Europako Batasuneko goi bilera egiten ari zela,bi bonba-auto jarri zituzten Marbellan eta Fuengirolan (Andaluzia). Egun berean, Zaragozako (Aragoi) El Corte Ingles-en bonba-auto batek eztanda egin zuen.
2002/05/23: Iruñeko Nafarroako Unibertsitateko kanpusean, bonba-auto bat lehertu zen eta kalte handiak eragin zituen. Opus Deirena daunibertsitate hori.
2002/05/01: Madrileko Santiago Bernabeu estadioan bonba-auto batek eztanda egin zuen Real Madril-Barcelona partida jokatu baino 4 ordu lehenago.
2002/04/22: Madrilgo Repsol empresaren ondoan, Ford Fiesta gorri batek eztanda egin zuen eta kalteak sortu zituen.
2002/04/20: Bonba-auto bat lehertu zen Getxoko (Bizkaia) Manuel Maria Smith kalean.
2002/03/21: Juan Priede, Orioko (Gipuzkoa) udaletxeko PSE-EEko zinegotzi bakarra hil zuten tiroz, bere etxe ondoko taberna batean.
2002/03/05: Ertzaintzak lehergailu bat indargabetu zuen Bilboko Burtsan, ETAren izenean DYAri eta ‘Gara’-ri leherketaren berri ematen zuen dei bat jaso ondoren.
2002/03/28: Erosketako orga batean zegoen lehergailu batek eztanda egin zuen eta Portugaleteko PSE-EEko alkateordea, Esther Cabezudo, eta bere bizkarzaina, Iñaki Torres, zauritu zituzten.
2002/02/19: Eduardo Madina Muñoz, PSE-EEko gazteen idazkari instituzionala larri zaurituta gelditu zen bonba-lapa bat lehertu zenean.
2002/01/17: Hainbat komunikabideri bidalitako ireki gabeko hiru bonba-pakete indargabetu zituen Ertzaintzak Getxon eta Leioan (Bizkaia).
2002/01/12: Bilboko BBVAko eta Espainiako Bankuko egoitzen artean, bonba-auto bat lehertu zen 13.45etan. Leherketa honek kalte handiak eragin zituen.
Kronologia
ETAren azken atentatuak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu