ETAren eta Espainiako Gobernuaren artean "komunikazio arazoak" izan direla onartu du Blancok

2007ko urtarrilaren 5a
15:51
Entzun
PSOEren antolakuntza idazkari Jose Blancok onartu du ETAren eta Espainiako Gobernuaren artean "komunikazio arazoak" izan zirela. Izan ere, Gobernuak uste zuena eta ETAren "borondatea" ez zetozela bat dio. "Autokritika" egiteko garaia dela iritzi dio "egindako akatsak ez errepikatzeko".

Blancoren iritzian PP "tematuta" dago "halabeharrez batera egin behar dugun terrorismoaren kontrako bidean, indar demokratikoak bateratu beharrean hausten". PPri eskatu dio "estrategia hori justifikatzeko gezurrik" ez erabiltzeko, eta azpimarratu duenez PSOEk ez du "terrorismoaren kontrako estrategia" aldatu oposizioan zegoenetik.

Espainiako Ser irrati katean egin dioten elkarrizketan esan du "gauza asko" ikasi dituela: "adibidez, ETAk abisurik eman gabe hausten duela su-etena". Gertatutakoarekin "frustratuta" daudela onartu du, baina "terrorismoarekin amaitzen saiatzeko erabakia hartuta daukagu, horixe baita gure zeregina".

Bestalde, gero eta zailagoa ikusten du Batasunak maiatza baino lehen "terrorismoa gaitzestea", eta ezker abertzaleko buruzagiek "gero eta sinesgarritasun gutxiago" dutela gaineratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.