Julio Astudillo Gipuzkoako Batzar Nagusietako PSE-EEko bozeramaileak ETAren geldialdiaren "kudeaketan asmatu" egin behar dela eskatu du, "ahal bezain laster bakea eta askatasuna lortzeko". Gobernuei eta eragile politikoei egin die dei hori, bere alderdiak Gipuzkoako ikasturte berriari buruz emandako prentsaurrekoan.
Astudillok argitu du berari ere ez zaiola nahikoa iruditzen erakunde armatuaren erabakia. "Behin hori esanda, atentaturik ez dela egongo jakiteak badauka garrantzia".
ETAk irailaren 5ean jakinarazi zuen eraso ekintza armaturik ez egiteko erabakia hartua duela.
ETAren geldialdiaren kudeaketan asmatzeko eskatu du PSEko batzarkide batek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu