Kataluniari buruzko ETA-ren adierazpena-Erreakzioak

ETAren iragarpena “tranpa politikoa” dela iritzi dio Carod-Rovirak, eta su-etena “Estatu osora” zabaltzeko eskatu dio

2004ko otsailaren 18a
17:32
Entzun
ETAk iragarritako Kataluniako ekintza armatuen etetea “inmorala” dela esan du Josep Lluis Carod-Rovira ERCko idazkari nagusi eta Kataluniako Gobernuko kontseilariburu ohiak. Lehenik eta behin, azpimarratu du berak ETArekin izan zuen bilerak ez duela inolako zerikusirik erakunde hartu duen erabakiarekin; hain zuzen ere, elkarrizketa hartan ETAri Katalunian su-etena aldarrika zezala eskatu ziola errotik ukatu du.

Horren frogatzat jarri du ETAk urtarrilaren 1ean jarri zuela indarrean Katalunian atentaturik ez egiteko erabakia, hots, berak erakunde horrekin bilera izan baino lehen. “ERC alderdi independentista baketsu eta demokratikoa da, ETAk defenditzen duenaren gutiz kontrakoa”, nabarmendu du Carod-Rovirak.

ETAren adierazpena “tranpa politikoa” dela erantsi du ERCko buruak, eta ETAri eskatu dio su-etena Espainiako Estatu osoan aldarrikatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.