EiTBko buru eta kazetari batzuei igorri gutunak azaldu ditu ETAk
Eskutitzen asmoa «hizkeraren inguruko salaketa» egitea zela dio
ERREDAKZIOA
Duela zenbait hilabete EiTBko arduradun eta kazetari batzuei igorritako gutunen edukiei buruz azalpenak eman ditu ETAk, Berria-ri igorritako prentsa ohar baten bidez. Gutunen bidez, hedabibe horietan erabiltzen diren esamolde batzuk eta informatzeko orduan azaldutako jarrera batzuk salatzea baino ez duela bilatu argitu du ETAk. Hona hemen oharraren testua, hitzez hitz:
«Ohar honen bidez, EiTBko arduradun eta kazetari batzuek jasotako gutunak ETArenak zirela jakinarazi nahi dugu. Aldi berean, gutun horien egiazko edukiaren inguruko argipenak eman nahi ditugu.Gutunen berri ematen zuten filtrazioa eta EiTBren prentsa oharraren ondotik, halakoetan medio publiko zein politikeroen ahotan ohikoa den zalaparta etorri zen. Batzuek zein besteek, ohi bezala, gezurra esaten zuten.
Gutun horiekin, euskal herritarrei buruz edota Erakundearen inguruko berrietan darabilten jarrera eta hizkeraren inguruko salaketa eta oharpena egitea izan da ETAren asmoa.
Hiru dira ETAk EiTBko zuzendaritzari lehendabizi eta kazetariei ondoren nabarmendu nahi izan dizkien gaiak:1) ETAri edo ETAko burkideei erreferentzia egiteko 'terrorista' hitza erabiltzen dute EiTBko kazetari eta editore batzuek.2) Indar polizialek zabalduriko euskal herritarren argazkiak gaizkileak bailiran aurkezten dituzte telebistan ETBko kazetari eta editore batzuek. Horrelakorik ez egiteko eskatzen diegu igorritako gutunean.
3) Euskal preso politikoei buruz aritzerakoan ETAko presoak eta ETAko presoen senitartekoak terminoa erabiltzen dute EiTBko kazetari eta editore batzuek. Esapide hori zuzentzea eskatzen diegu igorritako gutunetan.
- Euskal Preso Politikoen Kolektiboa Euskal Herriaren aldeko lan eta borrokan Espainia eta Frantziako estatuek bahitutako herritarrez osaturiko kolektibo anitza da. ETAko kide direnez eta ez direnez osatua. - Euskal Preso Politikoen Kolektiboa nortasun eta izaera propioa duen Kolektiboa da. Ez da ETAren Kolektiboa.Goikoa, Espainia edota Frantziako 'anti-terrorismo' adituen edota kazetari mozorroz aritzen diren polizien ohiko jokamoldea izaten da. Hartara, horrelaxe galdegiten genien gutunean ETBko kazetari eta editoreei: 'Espainia eta Frantziako Barne Ministerioko Komunikazio arduradunen estilo liburua al da EiTBko kazetarien erreferentzia Euskal Herriaren askatasunaren alde borrokan ari garenoi buruz aritzerakoan?'.Barne ministerio eta kontseilaritza automatikoek hedabideen erredakzioetan duten eragina zuzena eta boteretsua da. Kazetari askok oharkabez ala borondatez presio horren aurrean etsi egiten dute.Euskadi Ta Askatasunak EiTBko buruek markaturiko ildo informatiboaren salaketa egiten du. Ezker abertzalea eta herri mugimenduaren aurkako erasoa, zentsura eta manipulazioa era larrian areagotzen ari baita, kazetaritza helburu polizialen zerbitzura jartzeko joera sakontzen ari baita.Inori ez diogu guk bere kazetari lana nola burutu be
ETAren oharrari buruzko albistea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu