POLIZIA OPERAZIOA

ETArena omen den zulo bat aurkitu dute Burgosen

2005eko martxoaren 29a
19:04
Entzun
Espainiako Poliziak zulo bat aurkitu du Burgoseko (Espainia) Cabañas herrian, eta ETArena dela diote. Poliza iturriek jakinarazi duenez,10 poltsa aurkitu dituzte zulo horretan, eta haietan "ETAk azkenaldian jarri dituen antzeko sei bonba egiteko adina material" zegoen. Lehergailuak urrutitik zartatzeko balio duen aparatu bat ere bazegoela diote. Poliziak jakinarazi duenez, joan zen ostiralean Donostian atxilotutako Iker Olabarrieta, Igor Gonzalez eta Karmelo Lauzirikarekin lotuta dago operazioa.

Ostiralean, Iker Olabarrieta (27 urte), Karmelo Lauzirika (27urte) eta Igor Gonzalez Sola (32 urte) atxilotu zituen Espainiako Poliziak Donostiako Antigua auzoko etxebizitza batean. ETAko ustezko kide izatea leporatzen die Espainiako Poliziak. Hirurak inkomunikatuta daude poliziaren eskuetan, eta Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aurrean gaur deklaratzea espero da.

Gaur, Espainiako Poliziak zulo bat aurkitu du Burgosen, diotenez, hiru horien atxiloketarekin lotuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.