ETAri bere iragana gaitzesteko eskatu nahi dio PPk Legebiltzarrean

2011ko urtarrilaren 5a
13:02
Entzun
Antonio Basagoiti PPko buruak esan duenez, bere alderdiak zenbait bilera hasiko ditu Eusko Legebiltzarrean ordezkariak dituzten alderdiekin, mozio baten bidez ETAri bere iragana gaitzesteko eskatzeko. Proposamen hori, gutxienez, PSE-EErekin eta EAJrekin adosten saiatuko dela esan du. "Terrorismoaren amaieran memoria, hitza eta justizia egotea nahi dugu", esan du Basagoitik. Adostasun hori bilatzeko urtarrilean egingo ditu bilerak PPk. Carlos Urkijo parlamentaria, berriz, Arnaldo Otegi eta Bateragune auziko beste bederatzi auzipetuen aurkako kartzela zigor eskaerarekin ados agertu da. PPko bi arduradunek ere Terrorismoaren Biktimen Fundazioak azaroan aurkeztu zuten dekalogoaren balioa goraipatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.