ETAri indarkeria uzteko eskatzen dion argitzeko galdegin dio Jaurlaritzak Batasunari

2007ko urtarrilaren 11
14:13
Entzun
Batasunak larunbateko manifestaziora joango dela iragarri ondoren, eskakizun zehatza egin dio Jaurlaritzak Miren Azkarate bozeramailearen bidez: erabaki horren bidez ETAri indarkeria behin betiko uzteko eskatzen dion argi dezala. Azkaratek erantzun argia, jendaurrekoa eta berehalakoa eskatu dio Batasunari, gainerakoan, manifestazioan izateko zilegitasuna galtzen duela iritzita.

Leloaz proposamenak

Batasunaren erabakiaren berri izan ondotik, Javier Madrazo EB-Berdeetako koordinatzaile nagusiak eta Eusko Jaurlaritzako Kontseilu Politikoko kideak, manifestazioaren Bakearen eta elkarrizketaren alde leloari ETAren kontra eranstea proposatu du. "Gizartearen kontrako iraina da Batasunak esatea Bilbora joango dela, Madrilgo atentatutik aldendu ez denean".

PPk, berriz, Juan Jose Ibarretxe lehendakariari eskatu dio bertan behera utz dezala antolatua duen manifestazioa eta beste bat deitzeko, lelo honekin: Denok ETAren kontra, askatasunaren alde.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.