Etxaide: "Ezker abertzaleak Anoetatik haratago joan behar du"

2009ko irailaren 22a
09:46
Entzun
Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusiaren iritziz, ezker abertzaleak ekimen politiko berririk gauzatzen badu, horrek "Anoetako Adierazpenetik haratago joan behar du". Batasunak 2004ko azaroan aurkeztu zuen Anoeta -"ezker abertzale osoaren izenean", Arnaldo Otegik zioenez-, eta bi errei behar zirela azpimarratu zuen: eragile politikoen artekoa bata eta Espainiako Estatuaren eta ETAren artekoa bestea. Bake eta normalizazio politikoaren prozesuan etorri zen ondoren -2007an hautsi zen-.



Hurrengo prozesuan lehen lortutakotik hitz egiten hasi behar dela uste du Etxaidek. Bide batez, abertzaleen elkarlanaren alde agertu da. "Hori da aurrera egiteko modurik onena".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.