Bilboko Udaleko EH Bilduko zinegotzi Ana Etxartek adierazi du "akofensionaltasunaren eta laikotzaren aurka" doala erlijio katolikoko egintzak egotea Bilboko Aste Nagusiko programan. Haren aburuz, "erlijioak lan instituzionaletik kanpo geratu behar du, eta horrelako egintzek ez dute eremu pribatuaren esfera igaro behar".
Etxarten ustez, bilbotarrek nahi duten Aste Nagusia "errespetuzkoa, herrikoia, alaia eta parte hartzailea" da: "Azken batean, pertsona ororen sinismen eta eskubideak errespetatzen dituen Aste Nagusia, eta ez batzuen morala beste batzuen gainetik jartzen duena".
Horregatik Bilboko Udalaren jarrera salatu du: "Kargu publikoek ez lukete ofizialki egintza erlijiosoetan parte hartu behar, laikotza eta akonfesionaltasuna bermatu nahi bada behintzat”.