Askatasunakjakinarazi duenez, Frantziako Polizia etxe bat miatzen ari da Urruñan (Lapurdi), Laurence Le Vert epailearen aginduz. Etxe hori 2004ko urriaren 3an atxilotu zituzten Peio Alcantarilla eta Lourdes Urndapilletarena litzateke. Mikel Albisu eta Xole Iparragirre atxilotu zituzten sarekada berean atzeman zituzten Alcantarilla eta Urdanpilleta. Alcantarillak Guardia Zibilak gogor torturatu zuela salatu zuen, eta oraindik preso daukate Espainian. Uranpilleta, berriz, joan den astean utzi zuten aske orain arte Frantzian preso eduki ondoren.
Polizia iturriek Efe agentziari esan diotenez, miaketa horrek ez du zerikusirik Larrinagaren eta Etxebarriaren atxiloketarekin.
Etxe bat miatzen ari dira Urruñan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu