Gaur hasi da Euskal Bizikleta, baina, David Etxebarria (Euskaltel-Euskadi), Unai Elorriaga (Baque-Lagun Aro) eta Alberto Hierro (Baque-Lagun Aro) ez dira abiatu, horretarako asmoa bazuten ere. Hirurek hematokrito tasa altuegia eman dute, eta arautegian ezarrita dagoen bezala 15 egunetan atseden hartzera behartu dituzte. Izan ere hematokrito gehiegirekin bizikletan ibiltzea ez da ona osasunerako. Horrek ez du esan nahi legez kanpoko substantziarik hartu dutenik, beste hainbat gauzek eragin baitezakete hematokritoen gehitzea.
Euskalten Euskadiko kirol zuzendari Julian Gorospek berehala eman ditu azalpenak, eta Etxebarria gaixo egon dela esan du, "tripetatik gaizki egon da". Horregaitik izan ei ditu baimendua baino hematokrito gehiago, "desidratatuta egon delako". "Pena bat da" gaineratu du. Izan ere, Euskaltel Euskadirentzat baja garrantzitsua da Etxebarriarena.
Etxebarriak, Elorriagak eta Hierrok ez dute korrituko Euskal Bizikleta; hematokrito tasa altuegia eman dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu