Etxegabetzeen kontrako plataformak Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariaren kontrako salaketa jarri du gaur, Gasteizko Auzitegian, joan zen astean hiri horretan etxegabetu zuten emakumezkoa iraintzea egotzita.
Dirua eduki arren Alokabideri alokairua ordaintzeari uko egitea egotzi zion Urkulluk emakumezkoari, eta "laguntzen sistemari" onura ateratzea aurpegiratu zion. Emakumearen datu pribatuak publiko ere egin zituen Urkulluk, plataformaren arabera.
Salaketa jartzeaz gain, barkamena eskatzea galdegin diote Urkulluri.