Etxeratek "etengabeko salaketa" eginen du presoen eta senideen egoerarengatik

2009ko abenduaren 4a
18:40
Entzun
Euskal presoen senide eta lagunen elkarte Etxeratek agerraldia egin du gaur Bilbon. Haren izenean, Oihane Ozamiz eta Natxi Aranburuk azaldu dute "etengabeko salaketa" eginen duela "epaitegietan, kalean eta prentsan", presoen eta haien senideen eskubideak errespetatuak izan daitezen. "Atzo bertan, Arartekoarekin, Lamarka jaunarekin, bildu ginen. Interpelazio dinamika horrekin jarraitzen dugu; instituzio, norbanako, eragile sozial, politiko eta sindikalekin egongo gara".

Senideak bisiten aitzinetik miatzeko neurriak "muturreko larritasunezko" egoerak sortu dituela salatu dute. Horren adibidetzat paratu dute Soto del Real espetxean (Espainia) haurrak "indarrez" miatu zituztela.

"Ez dugu tamaina honetako umiliaziorik onartuko; euskal jendarteak jakin behar du, badirela gure eskubideen urraketa zuzena ekiditen duten tresna elektronikoak, erraketa edo arkua besteak beste", azaldu dute.

Miaketa neurri horiekin presoak "suntsitu" nahi dituztela salatu dute, "euren inguru sozial eta afektiboarekin duten komunikazioa erabat moztuz".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.