Etxetik botatzekoak ziren gizon batek bere buruaz beste egin duela salatu dute

2013ko otsailaren 12a
15:26
Entzun

Bizkaiko Stop Kaleratzeak elkarteak eman du bart gauean suizidioaren berri. Elkarteak jakinarazi du ura eta argindarra moztu zizkiotela eta elkarteko ordezkariak gizonarekin biltzekoak zirela. Udalak ohar bat kaleratu du, eta esan du ez zuela gizona etxetik bota behar zuten berririk eta, beraz, ez duela daturik ziurtatzeko etxe kaleratze batekin loturarik duenik. 

56 urteko gizonezko batek bere buruaz beste egin zuen atzo arratsaldean Basaurin, eta suizidioa etxea ordaintzeko ezintasunarekin lotu du Stop Kaleratzeak elkarteak. Plataformak bart gauean baieztatu zuenez, iragan astean deitu zien gizonak, eta elkartearen bulegora joatekotan geratu zen. Etxea enkantean ateratzekoa zen banketxea.

Elkarteak jakinarazi duenez, hildakoa, Iñaki izenekoa, bananduta zegoen, seme-alabak zituen eta bakarrik bizi zen Basauriko etxean. 

Etxetik kaleratuko dutelako hiru hilabetean bere buruaz beste egin duen bigarren pertsona izango litzateke atzokoa. Amaia Egañak bere burua bota zuen Barakaldon (Bizkaia), iazko azaroaren 9an. Epaitegiko talde bat etxera joana zitzaion etxebizitza desjabetzera, eta taldea bertan zela leihotik salto egin zuen emakumeak. 53 urte zituen.

Bestalde, Manuel Reguerak bere buruaz beste egin zuen Donezteben (Nafarroa), iazko azaroaren 28an. Gizonari etxetik kaleratzeko agindua ezarria zioten, baina udalak suzidioa ez zuen lotu etxe kaleratzeen auziarekin.

Gainera, hipotekaren parte bat Kutxabankekin zuen gizon batek bere buruaz beste egin zuen iragan ostiralean, Kordoban (Espainia). Etxea eman zuen hipotekaren ordainetan, baina 22.000 euro eskatzen zizkion banketxeak interesetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.