Atzo Frantziako Poliziak Batasuneko kideen kontra egindako operazioa salatzeko asmoz, manifestazioa egingo dute larunbat honetan Baionan, Batasunak berak deituta. 16:00etan hasiko da, Euskaldunen plazan, Euskal Herria onartu eta errespetatu. Herria aitzina. Batasuna aitzina lelopean.
Jende multzo baten babesa zutela agerraldia egin dute gaur Maite Goienetxe eta Miguel Torre Batasuneko kideek, Baionan, eta Frantziako Estatuak euren alderdiaren proiektua "suntsitu" nahi duela salatu dute. "Batasuna desagerrerazi nahi dute baina guk aurrera eginen dugu, Michele Alliot Marieri eta Sarkozyri Euskal Herria esistitzen dela aldarrikatzen".
Alderdi politiko horrek iaz aurkeztu zuen Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoarako autonomia egitasmoa eta, haren iritziz, Frantziak, atzokoa bezalako operazioarekin, "bide hori moztu nahi du, proposatzen den eskemaren potentzialitateaz beldur delako".
Etzirako manifestazioa deitu du Batasunak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu