Hileko datuak hartuta, Euriborra %1,215ean geratu da martxoan. Hala, beraz, berriz ere minimo historikora heldu da. Iaz garai honetan %1,909an zegoen, eta aurreko hilabetean %1,225ean. 2008ko uztailean jo zuen goia (%5,393).
Gaurko datuaren arabera, 25 urterako 150.000 euroko mailegua duenak orain urtean 600 bat euro gutxiago ordaindu beharko ditu. Espainiako Estatistika Erakundeak dioenez, Hego Euskal Herriko biztanleek, batez beste, 160.000 euroko hipotekak dituzte, eta mailegua urtean behin berritzea izaten da ohikoena.
Hipoteka gehienak kalkulatzeko erreferentziatzat erabiltzen da Euribor indizea, eta 1999an jarri zuten martxan. Bankuek elkarri dirua uzteko erabiltzen duten interesa islatzen du.
Euriborra berriro minimo historikoan: %1,215ean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu