Euriborra gaur ere jaitsi egin da, eta %5,425ean bukatu du. Hilabete honetako daturik baxuena da gaurkoa. Ostegunean %5,512an zegoen, ostiralean %5,489an. Urriko datuak kontuan hartuta, %5,49an dago. Iraila %5,384an amaitu zuen, marka historikoan.
Hipoteka gehienak kalkulatzeko erreferentziatzat erabiltzen da Euribor indizea, eta 1999an jarri zuten martxan. Bankuek elkarri dirua uzteko erabiltzen duten interesa islatzen du.
Euriborra jaitsi egin da gaur ere, baina marka historikotik gora segitzen du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu