Euroaginduaren kontrako kolektiboak kanpaldia egingo du Maulen

2011ko uztailaren 6a
12:45
Entzun

Zuberoako Euroaginduaren kontrako Kolektiboak kanpaldia egingo du uztailaren 11tik 13ra, Maulen, udaletxearen aurrean, Aurore Martinen euroagindua salatzeko. Antolatzaileek esan dutenez, azken asteetan Euskal Herrian sortu den herri harresiaren jarraipena da kanpaldia; esan dute ez dutela Martin politika arrazoiengatik "espainolen eskuetan eta 12 urteko kartzela arriskuarekin" ikusi nahi.

Ekintza honen helburua herritarrak euroaginduaz informatzea da, honek politikan duen aplikazioaz eta Martinen kasuan dituen ondorioetaz. Sortu berri den kolektiboak zuberoako herritar guztiak gonbidatu ditu kanpalditik pasatzera, informazio eta harreman gune bat izango baita.

Kolektiboak deialdi berezi egin die zuberoako hautetsi, eragile eta arduradun politiko eta sindikalei, asteartean egingo duten eztabaidan parte hartzera eta asteazkenean euroaginduaren aurka egingo duten manifestazioari atxikimendua ematera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.