Europako auto salmentak %14,5 egin du behera urrian

2008ko azaroaren 14a
13:51
Entzun
Europan 1,13 milioi auto matrikulatu ziren urrian, iaz baino %14,5 gutxiago. Seigarren hilabetez jaitsi badira ere auto salmentak, urrian izan zen jaitsierarik handiena. Europako fabrikatzaileen patronalaren aburuz, auto salmenten beherakada krisi ekonomiko eta finantziarioa dela-eta eman da.

2008ko lehen hamar hilabeteetan, 12,85 milioi auto saldu ziren Europan, iaz baino %5,4 gutxiago. Merkatuei erreparatzen badiegu, salmenta bolumen handiena zuten herrialdeek (Alemania, Erresuma Batua, Frantzia, Espainia eta Italia) urrian beherakadak izan zituzten. Alemanian, esaterako, autoen matrikulazioak %8,2 egin zuen behera -258.814 unitate saldu zituzten- eta Erresuma Batuan %23 -128.352 unitate saldu zituzten-.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.