Europako Banku Zentralak (EBZ) euroaren eremuan dirua jartzen segitzen du finantza krisiari aurre egin nahian, eta gaur beste 310.411 milioi euro ipini ditu, %3,75eko interes tasan. Lehen astean jaitsi zuen tasa, %4,25etik.
EBZk jakinarazi duenez, 604 banku komertzialek hartu dute parte gaur egindako "berfinantzaketan".
Igandean euroaren eremuko hamabost gobernuek lortutako akordioaren ondorioz, Europako herrialdeek milaka milioi euro ipiniko dituzte bankuen esku.
Europako Banku Zentralak beste 310.411 milioi euro jarri ditu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu