Europako Banku Zentralak iragarri du 2010 erditik aurrera hasiko dela ekonomia osatzen

2009ko azaroaren 12a
13:24
Entzun
Europako Banku Zentralaren (EBZ) arabera, euroaren eremuan 2010. urtearen erditik hasiko da ekonomia krisiari buelta ematen eta osatzen, "esportazioei eta gobernuek hartutako neurri makroekonomikoei esker".

Hobekuntza pixkanakakoa izango da, graduala, EBZk gaur iragarri duenez. "Hala ere, ziur ezin da esan halakorik".

Gaurko interes tasak "egokiak" direla iritzi dio, eta epe ertain eta luzeko inflazio aurreikuspenak ez direla aldatu -%2tik beherakoak-. Halaber, "prezioen egonkortasunak" iraun egingo duela espero du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.