Europako Batasunak %0,3 igo du ekonomiaren aurtengo hazkunde aurreikuspena

2010eko maiatzaren 5a
17:18
Entzun
Europako Batzordearen (EB) aurreikuspenaren arabera, Europako Batasuneko ekonomia aurten %1 haziko da. Aurretik egindako kalkulua igo egin du; %0,7koa zen lehen zeukan aurreikuspena. "Osatze ekonomikoa abian dagoela erakusten duen datua da", esan du gaur Europako Batzordeak.

Urtearen amaieran langabezia %10 inguruan legoke EBn -gaurkoaren antzekoa- eta defizit publikoa %7,25ean -igo egingo litzateke-

Dena dela, haren ustez, EBko herrialdeetako "barne eskaera ahula" da, eta hori "eragozpena" sortzen ari da berreskuratze ekonomikoan.

"Hazkundea iraunkorra izateko, aurrekontuetan ahaleginak egin behar dira, eta ekoizpen eta enplegu arloetan erreformak", adierazi du Olli Rehn batzordeko atal ekonomikoko arduradunak.

Herrialdeka, Greziari buruz egin dituzte kalkulurik okerrenak: honen Barne Produktu Gordina %3 jaitsiko da urte honetan -iazko udazkenean egindako kalkulua -%0,3koa zen-.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.