Nizako Ituna
2000ko abenduaren 10a. Nizan (Okzitania, Frantzia) ituna hitzartu zuten Europako Batasuneko agintariek, Batasun barruko erreforma egiteko.
2001ko otsailaren 26a. Nizako Ituna izenpetu zuten. EBn Europako ekialdeko estatuak sartu ahala, boterea nola banatu zehaztea lortu zuten itunari esker.
2001eko abenduaren 15a. Europako Kontseiluak EBren geroaren gaineko deklarazioa onartu zuen. Itunen erreforma lantzeko konbentziora deitu zuen.
2002ko otsailaren 28a. Konbentzioa martxan hasi zen, Frantziako buruzagi ohi Valery Giscard D'Estaing zela.
2003ko otsailaren 1a. Nizako Ituna indarrean sartu zen.
2003ko uztailaren 18a. Hamazazpi hilabeteko lanaren fruitua aurkeztu zuen Giscard d'Estaingek; Europako Konstituzio Ituna gauzatzeko egitasmoa.
2003ko urriaren 4a. EBko hamabost estatu kideek gobernu arteko konferentzia hasi zuten Konstituzioaren testua hitzartzeko.
2003ko abenduaren 13a. Konstituzio Itunaren gaineko akordioa lortzeko ahaleginetan porrot egin zuten EBko buruzagiek. Espainiak eta Poloniak jarri zituzten, besteak beste, eragozpenak. Bozkatzeko orduan gehiengo bikoitzaren sistema ez zuten onartzen. Nizako formula luzatzeko eskatu zuten.
Europako Konstituzioa
2004ko maiatzaren 1a. Beste hamar estatu atxiki zitzaizkion EBri; Txekia, Eslovakia, Eslovenia, Estonia, Hungaria, Letonia, Lituania, Polonia, Zipre eta Malta.
2004ko ekainaren 18a. Irlandaren presidentetzapean, Europako Batasuneko 25 estatuek akordioa lortu zuten Itun Konstituzionalaren inguruan.
2005eko otsailaren 20a. Espainiako estatuko herritarrek baiezkoa eman zioten Konstituzioari, erreferendum bidez.
2005eko maiatzaren 29a. Krisi hotsak Paristik. Frantziako estatuan eginiko erreferendumean ezezkoak irabazi zuen.
2005eko ekainaren 1a. Herbehereetan ere ezezkoak irabazi zuen.
2005eko ekainaren 17a. "Gogoeta aroa" zabaldu zuen Europako Kontseiluak, jasotako ezezkoen harira.
2006ko ekainaren 16a. EBko agintariek, aurki Alemaniak presidentetza hartuko zuela ikusirik, proposamena egin zioten prozesua berriz abiatzeko errepide mapa aurkezteko.
Lisboako Ituna
2007ko urtarrilaren 1a. EBn beste bi estatu sartu ziren; Bulgaria eta Errumania.
2007ko ekainaren 22-23a. Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak «Konstituzio» deitzen ez zen itun berri baten inguruan akordioa lortzeko eginahalak egin zituen. Gutxienekoen Erreforma Ituna hitzartu zuten EBko 27 kideek.
2007ko urriaren 19a. Konstituzio Erreforma Ituna onartu zuten Lisboan.
2007ko abenduaren 13a. Lisboako Ituna izenpetu zuten.
2008ko otsaila. Frantziak ituna berretsi zuen.
2008ko ekaina. Irlandarrek ezezkoa eman zioten, erreferendumean. Beste estatuak legebiltzarretan joan dira berresten.
2008ko abendua. Europako Batasunak gaur onartu du Irlandan berriro egitea erreferenduma.
Europako Batasuneko prozesu konstituzionala
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu