EUROPAKO KONSTITUZIOA

Europako Konstituzioaren aurka mobilizatzeko deia egin du Ezetzaren Aldeko Ekimenak

2005eko otsailaren 1a
14:45
Entzun
Ezetzaren Aldeko Ekimenak Iruñean azaldu duenez, "otsailaren 20ko Europako Konstituzioaren erreferendumean ezetz bozkatzeko antolatzen diren ekimenak babestuko ditugu, nahiz eta guk ez antolatu". Nafarroako ordezkari Sabino Cuadraren ustez, hiru dira ezetz bozkatzeko arrazoi nagusik. "Itunak ez du Euskal Herria herri gisa aintzat hartzen. Estatuek Estatuentzako egindako ituna da, Euskal Herriaren izaera ukatzen duen ituna. Egungo eredu neoliberala inposatzea du helburua. Gainera, ez da itun demokratikoa, ituna egiteko orduan ez delako herritarren hitza kontutan hartu. Gutxi batzuen artean egindako paktua inposatu nahi digute".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.