EB Europako Batasuneko estatuburu eta gobernuburuak Bruselan egiten ari diren goi-bileraren harira, Europako Kontseiluak gaur plazaratu du ETAren su-etenari buruzko iritzi ofiziala. Erabakia "pozik" hartu dutela nabarmendu dute.
"Europako Kontseiluak pozik hartu du ETA talde terroristak su-eten iraunkorra iragarri duela-eta Espainiako Gobernuko presidenteak emandako albistea", dio hitzez hitz Europako Kontseiluak plazaratutako oharrak.
Erreakzio ofiziala hori bada ere, Wolfgang Schüssel EBko txandakako presidente eta Austriako gobernuburuak atzo gauean aurreratu zuen su-etenak Europako agintarien artean sortutako iritzia: "Uste dut mundu guztiak pozik hartu duela egoera berria. Oso aurrerapausu positiboa da, eta mundu guztia kontentu dago", esan zuen.
Su-etena
Europako Kontseiluak "pozik" hartu du ETAren erabakia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu