Iragan maiatzaren 1ean EB Europako Batasunak ekialdera zabaltzeko eman zuen urratsak eskualde hartako eremu urriko hizkuntzei nola eragingo dien aztertu dute MIDASen jardunaldien baitan. Eslovakian hungarieraz argitaratzen den Új Szó egunkariko idazkari nagusi Edita Slezakovak eta Errumanian hungarieraz argitaratzen den Szabadság egunkariko zuzendari Àron Ballók egin dute azterketa.
Batasunaren zabaltzeari ikusten dizkion onurak nabarmendu ditu Ballók. Azaldu duenez, Errumanian, Eslovenian eta Eslovakian hungariar hiztun komuniate handiak bizi dira; zehazki, hungariar hiztun guztietatik herena Hungariako mugetatik kanpo bizi dira, gehienak, lehen aipatutako hiru herrialde horietan. Ballók nabarmendu du azaldu du maiatzaren 1eko zabalkundearekin Hungaria, Eslovakia eta Eslovenia EBn sartu zirenez, Europako Parlamentuan ordezkaritza lortuko dutela hungariar hiztunek, eta ez bakarrik Hungariakoek; aitzitik, Esloveniako zein Eslovakiako eurodiputatuetatik hainbat hungariar hiztunak izango direla nabarmendu du, eta presentzia horrek indarra emango diela Eslovakian, Eslovenian eta Errumanian hizkuntza gutxitu direnen heinean beren eskubideak babesteko.
Halaber, maiatzaren 1ean Hungaria Batasuneko kide egin zenetik, Hungariera Europan ofiziala dela azpimarratu du Ballók, eta hori ere laguntza handia dela Eslovenian, Eslovakian zein Errumanian bizi diren hungariar hiztunentzat. Errumania 2007an sartuko da Europako Batasunean, eta, orduan, herrialde hartako hungariar komunitateak beste bultzada bat jasoko duela espero du Ballók.
Edita Slezakova Új Szó-ko idazkari nagusiak,ostera,ekialdera zabaltzeak eragin dizkien kalteak azpimarratu ditu, hain justu, Eslovakiako hungariar hiztunek bizi duten egoeratik. Izan ere, Errumania ez bezala, EBko kide egin zen Eslovakia maiatzaren 1ean, eta horrek arazo handi bat sortu die: Hungaria ere Batasunean sartu denez, mugak libreak direla, eta,ondoriez, Hungariako egunkariak hasi dira Eslovakian merkaturaten. Slezakovak agertu du Hungariako egunkariak ekonomikoki indartsuagoak direla, publizitate kanpaina handiak egin ditzaktela Eslovakian, eta beldur direla merkatua jango ez ote dieten. Ildo horretatik, beren bidea Eslovakian bizi den komunitate hungariarrari buruzko informazio zehatza, komunitate horren ikuspegiaren araberakoa, ematea dela nabarmendu du.
MIDAS-EN JARDUNALDIAK
Europaren zabaltzearen onura eta kalteak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu