Europarlamentarien bisitaz irakurketa baikorra egin du Etxerat-ek

2016ko otsailaren 17a
16:19
Entzun

Etxerat euskal presoen senide eta lagunen elkarteak balorazio baikorra egin du egunotan Europako Legebiltzarreko parlamentari talde batek Euskal Herrira eginiko bisitaz. Hala ere, erantsi du alderdi batzuen jarrera "deitoragarria" izan dela, "delegazioa iritsi aurretik ere bilera irekietan haien parte hartzea ukatuz".

Elkarteak ziurtzat jo du bisitak "fruituak" eman dituela, eta espero du apirilean publiko egingo duten txostenean hala jasotzea: "Europarlamentariek haien helburuak betetzeko adina informazioa jaso dute".

Etxerat-en iritziz, "argi" geratu dira "salbuespeneko kartzela politikak sortzen dituen ondorio larriak", eta bisitak "ate bat zabaltzen dio itxaropenari". Horregatik, eskerrak eman dizkiete europarlamentariei eta haiekin bildu diren eragileei: "Espero dugu bisita honen ostean salbuespeneko kartzela politiken ondorio larriak jaso ahal izatea."​

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.