Max Peter Ratzel Europol-eko zuzendariaren ustez, "arriskutsua" da esatea ETA "lehen baino egoera ahulagoan" dagoela esatea. "Ikusten duguna da haren jarduteko eran aldaketa txikiak daudela, eta jende gehien daukan lekuetatik pixka bat mugitu egin dela, Portugalera", adierazi du Ratzelek. "Terrorismoaz" urteroko txostena egin du Europolek.
Zuzendariaren iritziz, ETAk Frantziako Estatua "logistikarako" leku gisa erabiltzen segitzen du "baina, Espainiaren eta Frantziaren lankidetzaren ondorioz, Portugal aldean mugimendu batzuk egin ditu".
Beste bi datu azpimarratu ditu Europolek ETAz: "2007an lehen baino gehiago erabili zituen etxean egindako lehergailuak -segurtasun arazoengatik, ziurrenik- eta ETAn jende gaztea sartzeko asmoz bideoa erabili izan du".
Europolen iritziz, "arriskutsua" da esatea ETA "lehen baino egoera ahulagoan" dagoela esatea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu