Erreakzioak

Euskal gizartearen "borondatea" errespetatzeko prest dagoen argitzeko eskatu dio EAk ETAri

. / Elhuyar Hiztegiko zuzendariak aurkezpen ekitaldian. LUIS JAUREGIALTZO
2003ko abenduaren 30a
17:11
Entzun
Proposamen batzuen edo besteen alde egin barik, ETAk egin beharko lukeena "euskal gizartearen gehiengoaren borondatea errespetatzeko prest" dagoenetz argitzea dela uste du Rafa Larreina EAko Antolakuntza idazkariak. Hain zuzen ere, erakunde armatu horrek egin beharreko lehendabiziko gauza hori dela nabarmendu du.

Bestalde, EA autodeterminazioaren aldeko indarren elkarlana bultzatzeko prest dagoela esan du Larreinak, eta horretan ari dela iragan udatik, baina ETAk esaten duena aintzat hartu gabe. Halaber, euskal herritarren eskubide nagusiak eskubide indibidualak direla azpimarratu duLarreinak, "hau da, herritar bakoitzaren giza eskubideak".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.