Euskal gizartearen ordezkaritza zabala bertaratu da gaur Euskalduna jauregian estatutu berrien aurkezpenean. EAJ, EA, Aralar, Alternatiba, Ezker Batua eta Abertzaleen Batasuneko ordezkariak izan dira, baita ELA, LAB, EILAS, ESK eta Hiru sindikatukoak ere, eta CCOOren bi ordezkari modu pertsonalean.
PSE-EEk, PPk Hamaikabatek, UPyDk eta UGTk uko egin diote aurkezpenean egoteari, nahiz eta gonbidapena jaso zuten.
Ezker abertzalearen kideen artean han izan dira Joseba Permach, Juan Joxe Petrikorena, Aitor Bezares, Tasio Erkizia, Joseba Alvarez, Txelui Moreno, Pernando Barrena, Marian Beitialarrangoitia, Itziar Aizpurua, Jose Goirizelaia edota Kepa Landa.
Jesus Egiguren PSE-EEko presidenteak esan du "ez daudenen oroitzapenak" ez diola uzten ekitaldian egoten.
Euskal gizartearen ordezkaritza zabala gonbidatuen artean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu