Une honetan emaitza guziak ezagutaraztea eman ez baldin badira ere, tendentzia orokorrak marrazten ari dira. Eta emaitza onak lortu dituzte EH BAIeko hautagaiek.
Maulen, MIRANDE hautagaiak botoen %61a lortuz, bere postua atxikitzen du Kontseilu Orokorrean; kolore abertzaleak defenditzen dituen ARAGUASek kasik botoen %10 lortu du. Angelun (Lapurdi), Kriztian MENDIBOURE gazteak %8,5a lortu du.
Baigorriko kantonamenduan, Jean-Michel GALANT Kontseilari abertzaleak botoen %31a lotu du eta Jean-Baptiste LAMBERTek %27a. GALANTek haren alde "bozkatu duten 1300 hautesleak eskertu" nahi izan ditu bere adierazpenean.
Donibane Lohitzune eta Hendaiako kantonamenduetan, EH BAI koalizioaz gain EAJ-PNB alderdiak ere hautagaiak aurkezten zituen. Emaitza onak lortu baldin badituzte ere, ez dira EH BAI-ren heinekoak: Donibane lohitzunen Xabi SOUBELETek (EH BAI) botoen %15a lortu du, Argitxu NOBLIAk (EAJ-PNB) %10. JUZAN eskuindarra aitzinean da botoen %47arekin. Hendaiako kantonamenduan berriz, ELIZONDOk (EH BAI) %12, IBARLOZAk (EAJ-PNB) %4, EZENARROk (Sozialista) %29 eta POULOUk (UMP) %37 lortu dute.
Herri eta kantonamendu bozak
Euskal Herria Bai koalizio abertzaleak bere emaitzak bikoiztu ditu
Abertzaleen Batasuna, Eusko Alkartasuna eta Batasuna alderdiek osatzen duten Euskal Herria Bai koalizio abertzaleak bere emaitzak bikoiztu egin ditu 2008ko kantonamendu bozetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu