Euskal Herrian eragozpenak errepideetan

2010eko abenduaren 24a
14:15
Entzun
Euskal Herrian ere ari du elurra, eta arazoak sortu dira errepideetan. Araban Opakua eta Herrera itxita daude, Garate, Altube, Zaldiaran eta Bernedon ibilgailu denek kateak behar dituzte eta Aiurdin, Barrerilla, Kurtzeta, Okina eta Salinasen erne ibiltzeko eskatu dute trafiko arduradunek.

Bizkaian kontuz gidatzeko galdegin dute Barazar, Bikotzgane, Dima, Kanpazar, Sollube eta Urkiolan. Gipuzkoan Otzaurte itxita dago, Urrakin kateak behar dira, eta Etxegarate, Bidania, Elgeta, Lizarrusti eta Udanan adi ibili behar da. Nafarroan ibilgailuek kateak behar dituzte Urkiaga, Belagua eta Artesiagan.

Metereologia zentroek elur maila 500 metrora jaitsiko dela iragarri dute, baina gaur arratsaldean atertu egingo duela.

Goizean Lasarte-Oria eta Andoain artean (Gipuzkoa) N-1en kamioi bat ibaira erori da, eta bi lagun zauritu egin dira. 9:20etan izan da ezbeharra, eta Gasteiz alderako errei bat itxita daukate.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.