Euskal Herriko selekzio bat lehen aldiz lehiatuko da Espainiaren aurka

2008ko azaroaren 13a
17:06
Entzun
Euskal Herriko kirol-selekzio bat lehen aldiz lehiatuko da Espainiako baten aurka. Kick-boxing-ean izango da, abenduaren 6an, Oiartzungo Elorsoro kiroldegian. Zortzi borroka izango dira guztira.

Parte-hartzaileak honakoak izango dira: Euskal Herriko selekzioaren aldetik Itziar Onaindia, Ander Azurmendi, Erik Susunaga, Ibon Ibazeta, Stephane Susperregi, Ibai Mitxelena, Jabi Erdozain eta Sergio Sanchez. Espainiarrak, berriz, Jesica Sanchez, Alex Santos, Francisco Jimenez, Ismael Peregrina, Francisco Sanchez, Juan Ramon Melgar, Manuel Hinojo eta David Duran dira.

ESAIT taldeko kide Martxel Toledok adierazi du ez dutela “morborik” bilatzen, “ofizialtasunaren bidean beste ekitaldi bat besterik ez da”. Espainiako Kick-boxing Federazioan euskal ordezkari den Borja Mendiorezek esan du “aspalditik” ari direla borroka hau prestatzen eta Madrileko federazioaren laguntza dutela, baita Munduko federazioarena ere. “Garrantzitsuena ez nork irabazten duen, baizik eta ekitaldia bera”, gaineratu du Mendiorozek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.