Euskal preso ohi bat "jazarri" du Ertzaintzak

2010eko urriaren 15a
18:08
Entzun
Ertzaintza atzo Imanol Nieto euskal preso ohia jazarriz aritu zela esan du gaur Amnistiaren Aldeko Mugimenduak, eta autoan zihoala eskopeta batekin geratu zuela. "Imanol bere gurasoen etxetik atera eta autoan abiatu ondoren ohartu zen hiru auto jarraika zituela, eta semaforo batera iritsi zenean aurrean auto bat gurutzatu eta bidea moztu zioten. Ertzainak korrika beregana zuzendu ziren, eskopeta eskuan zutela. Eskopetarekin apuntatu zuten eta autoa gelditzeko agindu zioten. Inolako azalpenik eman gabe kotxea miatzeari ekin zioten. Nietok galdetu zien zergatik zeukaten atxikia, eta ertzain batek erantzun zion udaletxetik deitu zietela esanez auto horretan 'terrorista' bat zihoala. Hori erantzun ondoren alde egin zuten ertzainek".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.