Euskal presoak, mendeku gosearen biktima

2014ko martxoaren 7a
18:57
Entzun


PPk bultzatutako hasierako usteek eta ondorengo gezurrek ondorio larriak izan zituzten espetxeetan. Izan ere, euskal preso eta senideek une gogorrak bizi izan zituzten atentatuen osteko lehen orduetan. Alcala-Meco, Brieva eta Villenako kartzeletan zeuden neskek jipoiak, mehatxuak eta eskubide murrizketak jasan zituzten. Berdin Alcalako gizonezko presoek ere. Gerora, zenbait preso sozialek aitortu zutenez, erasoak lasai egiteko esan zieten funtzionarioek, edozer gertatuta ere ez zituztela zigortuko. Puerto I espetxera bisitan zihoazen senideek ere erasoak salatu zituzten. Horretaz gain, bisitak ukatu zizkieten 87 presori eta beste hainbat bakartze ziegetan sartu zituzten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.