Euskal Herriarekiko elkartasun astearen barruan, euskal presoen amnistiaren aldeko ekitaldi bat antolatu dute Buenos Airesen, martxoaren 7rako, 19:00etan.
Bauen hotelean izango da, eta hitzaldian parte hartuko dutenen artean daude Atilio Boron politologoa, Eduardo Soares abokatua eta Carlos Aznarez kazetaria. Ondoren, Barrura begiratzeko leihoak dokumentala eskainiko dute.
Euskal Herriaren Lagunak eta Askapenak antolatutako ekitaldia da.