Euskal presoen argazkiak kendu dituzte Bermeotik

2009ko abuztuaren 29a
16:12
Entzun
Gaur eguerdian euskal presoen argazkiak kendu dituzte Bermeotik (Bizkaia), Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez. "Bermeoko udal langileak kamioi bat eta furgoneta banarekin presoen argazkiak kentzen aritu dira, Espainiako Poliziak eskoltatzen zituelarik".

Bestalde, Errezilen (Gipuzkoa) Maritxu Uzkudun Etxenagusia euskal presoak herenegun espetxe zigorra bete zuen. Hemezortzi urte daramatza kartzelan. Hala ere, "Auzitegi Goreneko doktrina aplikatu diote eta beste hamabi urte bete beharko ditu", AAMk dioenez. Egun, Granadako (Espainia) kartzelan dago. Uzkudun jasaten ari den egoera salatzeko elkarretaratzea egin zuten herenegun.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.