EAJ, EA eta EB-Berdeek Gasteizen sinatu duten gobernu hitzarmenean jasotzen denez, 'Euskal Y' Abiadura Handiko Trenaren ibilbideanaldaketa eta egokitzapenak egingo dira. Izan ere, hiruko Gobernua osatzen duten alderdien artean desadostasunak izan dira orain arte azpiegitura horren inguruan. Honela, EB-Berdeak egindako proposamenak jaso dira hitzarmen berrian.Hitzarmenaren testuak, 'Euskal Y'-an "aldaketa eta egokitzapenak" izango direla jasotzen du.
Hirukoa osatzen duten hiru alderdiek "aldaketa eta egokitzapenak" egiteko konpromezua hartu dute. Aldaketa hauek, bidearen funtzionamendua eta ingurumenaren integrazioarekin lotuta daude.
Bestalde, Eusko Jaurlaritzako gobernu berriak garbi laga du AHTari dagokionez,"proiektuen, lanen eta etorkizunetako ustiapenaren gestioa bere gain izateko asmoa" duela.
'Euskal Y'-aren ibilbidean aldaketa eta egokitzapenak izango dira
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu