Euskalduna

2014ko martxoaren 28a
12:31
Entzun

Pedro Casas Alvarez (Madril, 1952) Ferraz kalean jaio zela dio irribarre artean. "Burges kalea, oso. Eta Ayala kalean ere bizi izan nintzen, Salamanca auzoan, hiriko auzo burgesenean". 1970etik Carabanchelen da, zirkunstantziak tarteko. Auzoko lanean ari da han. "Hogeita lau urte besterik ez eta auzo-elkarteko presidente egin ninduten. Horrek arreta eman zidan. Ni, umemokoa neure ustetan, auzo-elkarteko presidente! Auzo osoko presidente nintzela iruditu zitzaidan!..". Gerokoa du Euskal Herriarekiko elkartasuna… "Baina Donostian ezagutu nuen nik itsasoa. Eta nire anaia nagusiak Donostian jaio ziren. Ama, Gasteizen. Amona, berriz, Debakoa genuela uste dut. Nik neuk urte askoan jokatu dut frontoian Madrilen, egurrezko pala eta larruzko pilotarekin. Beti erakarri nau euskal munduak. Herri kirolak ari direlarik, ilargia dastatu nahi zuten abereak bezala geratzen naiz ni, kirolariei begira". Gure alderdirako joera du. "Lehen, autoek hiri edo probintzietako matrikula zutenean, nik, hartu nire autoa, Madrileko matrikuladuna, eta Euskal Herrira. Eta inoiz ez dut arazorik izan matrikularekin, ez biolentziarekin. Alderantziz, abegi ona egin didate beti. Tira, behin, guardia zibilek gerarazi ninduten. 'Nora zoaz?'. Gustu on hori hor dago, beraz. 'Euskal gatazka' izeneko hori hor zegoelarik, Madrilen Elkarriren tailer bat zegoela jakin nuen. 2003ko kontuak. Interesgarri iritzi nion, sen oneko gauza. Gatazkaren arrazoi politikoak baztertu gabe, foroa eztabaida leku bat zen. Diskurtso ofizialarekin —'biolentzia, terrorismoa…'—, bat egiten ez zuen jendeak gaiari buruz jakin nahi zuen, hitz egin. Zenbait lekutatik hots egiten hasi zitzaizkigun, mintzaldiak egiteko. Dena nahiko modu diskretuan, hemen bestela segituan hasten dira egurrean… Irratsaio bat ere izan genuen". Eta horrelaxe sortu zen Egunkaria-ren aldeko Plataforma ere...

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.