Abuztuaren 4a, opor garaia, eta Gasteizko zein Baionako festak hasten diren eguna izan arren, jende asko bildu da Martin Ugalde Kultur Parkera Uriari ongietorria egitera.
Besteak beste, honako agintariak : Anjeles Iztueta Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua,
Sabin Intxaurraga Jaurlaritzako Ingurumen sailburua, Gorka Knörr Eusko Legebiltzarreko Mahaiko lehendakariordea, Joxe Juan Gonzalez Txabarri Gipuzkoako diputatu nagusia, Jokin Azkue HABEko zuzendari nagusia, Koldo Ordozgoiti Kultura sailekoa eta Maite Etxaniz Zarauzko alkatea.
Politikarien artean: Arnaldo Otegi Batasuneko mahaikidea, Iñaki Galdos Gipuzkoako EAko presidentea eta Juan Martin Elexpuru Aralarreko buruzagitzakoa izan dira.
Sindikatuetako eta gizarte erakundeen ordezkaritzan: Rafa Diez LABeko idazkari nagusia eta Maixux Rekalde Elkarri-ko zuzendaritzakoa.
Euskalgintza eta kulturgintzatik: Antonio Campos Ikastolen Elkarteko lehendakari ohia, Aitzpea Leizaola UEUko zuzendaria, Juan Mari Irigoien eta Pablo Sastre idazleak, Xabier Isasi EHUko irakasle eta UEUko zuzendari ohia, Fito Rodriguez EHUko irakaslea, Xabier Mendiguren Elizegi, Jose Mari Esparza eta Iñaki Egaña editoreak,Iñaki Murua bertsolaria, Ramon Agirre aktorea, eta Antton Olariaga marrazkilaria beste hainbaten artean.
Horiez guztiez gain, 'Egunkari¡-ren aurkako operazioetan atxilotutako eta auzi horretan inputatutako gehienak izan dira ongietorrian, eta, era berean, han ziren 'Berria' argitaratzen duen EKT enpresako Administrazio Kontseiluko buruak ; hala nola, Joxean Lizarribar lehendakaria, Pello Zabala frantziskotar, metereologo eta kontseilaria, nahiz Rebeca Arraras Nafarroako Emakume Enpresaburuen zuzendaritzako kide eta EKTko kontseilaria.
'Egunkaria auzia'
Euskalgintzaren eta kulturgintzaren ordezkaritza zabala
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu