Xabier Kintana euskaltzainak "lagun mina" zuen Andolin Eguzkitza. "Nahiko txikitatik elkar ezagutzen genuen. Unibertsitatera heldu baino lehenago, Eskolapioetan elkarrekin ibili ginen. Bertan, gainera, euskara kontuak irakasle bera izan genuen, Aita Justo Mokoroa, eta biok asko ikasi genuen. Geroago, Deustuko unibertsitatean karrera egin genuenean elkarrekin ibiltzen ginen, ikaskideak izateaz gainera, elkarrekin euskararen aldeko borrokan, beti elkarlanean aritu ginen", adierazi du Kintanak.
Andolin Eguzkintza hizkuntza asko zekizkien gizona zela aipatu du Xabier Kintanak. "Kezka handia zuen aspaldi honetako erdal eragina euskaratik baztertzeko. Horregatik, ahaleginak egiten zituen euskarak bere baitan zeuzkan beste aukerak aztertzeko eta halako euskara txukunagoa proposatzeko", adierazi du. Euskaltzain eta pertsona bezala "oso langilea" zela nabarmentzen du.
"Andolin Eguzkitza oso idazle sentibera zen. Orduak eta orduak ematen zituen hitzen forma edo aztertzen, eta estetika neurtzen. Nik esango nuke estilista handia zela. Fina zen, lagun ona, maitagarria, lasaia, sekula santan inori txarrik egiten ez ziona, beti laguntzeko prest zegoena. Horregatik, ezagutzen genuen guztiok izugarrizko zirrara sentitu dugu bere ustekabeko heriotzaren berri jakin dugunean", nabarmendu du Kintanak.
Erreakzioak
Euskaltzain eta pertsona bezala "oso langilea" zela nabarmendu du Xabier Kintanak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu