Iñigo Urkullu EAJko presidenteak zuzenketa eskatu dio gaur Patxi Lopezi, herenegun Euskararen Aholku Batzorde berrituaren lehen bileran esandakoagatik. Euskara eta indarkeria lotu zituen Lopezek, "indarkeriaren amaierak euskalgintzari mesede" egingo diola esanez. "Euskarak bat egingo du betiko askatasunarekin", gaineratu zuen.
Onda Vasca irratian goizean eskainitako elkarrizketan, "esan zuena esan nahi ez bazuen" atzera egiteko eskatu dio Urkulluk lehendakariari. "Bere asmoa beste bat bazen ere, hitzak hor daude", esan du. "Ez dakit zer lotura izan dezaken euskarak indakeriarekin eta terrorismoarekin. Zentzugabekeria da esan duena", gaineratu du Urkulluk.
Jon Juaristi Euskararen Aholku Batzordean egotearen inguruan esan du, ez dela gauza hutsala. "Agian aldaketaren asmo temati horrekin jarraitu nahi dute", esan du Urkulluk. Bere ustetan, Jaurlaritzak "gehiago zaindu" beharko luke bere ardurapeko organu batean zer pertsona sartzen diren, eta "askatasunarekin eta pluraltasunarekin duten harremanari erreparatu".
Euskara eta indarkeria lotzeagatik esandakoagatik zuzenketa egitea eskatu dio Urkulluk
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu