Euskara ez dela lehentasunezko gaia dio PSNk, eta ez dituela herritarrak kezkatzen

2010eko abenduaren 16a
15:37
Entzun
Euskararen Legea babestu du gaur goizean Samuel Caro PSNko bozeramaileak, eta ez duela baliorik galdu esan du. PSNrentzat dagoen bezala ondo dago Euskararen Legea, eta egokitzapenik ez duela behar iritzi diote. Ohar baten bidez, jakinarazi dutenez, "NaBai eta Batasuna euskara inposatzeko nor baino nor gehiago" ari dira. "NaBaik euskara Nafarroa osoan ofiziala izatea nahi duen bitartean, Batasunak hizkuntza nazionala eta lehentasunezkoa izatea nahi du, ikastetxe guztietako langileena eta funtzionarioena barne, baita politikariena ere". PSNk euskara errespetatzen duela gaineratu du Carok, baina ez dela eurentzat "lehentasuna duen gaia, "ezta herritarrak kezkatzen duena ere".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.