Euskaraz bizitzearen aldeko herri lasterketak etzi

2012ko irailaren 20a
15:53
Entzun

Euskaraz bizi nahi dut herri lasterketak izango dira etzi 40ren bat hiri edo herritan, Kontseiluak antolatuta, euskararen aldeko "eraldaketa soziala" sustatzen segitzeko asmoz.

Ez dira proba lehiakorrak izango. Izen-ematea irailaren 1etik aurrera egin ahal izan da www.euskarazbizinahidut.org webgunean, baina etzi ere apuntatzerik izango da lasterketaren leku bakoitzean. Haurrek bi euro ordaindu beharko dituzte eta, elastikoa nahi izanez gero, zazpi euro. Helduek bost euro kamisetarik gabe, eta hamar euro elastikoarekin. 

Euskaraz bizi nahi dut dinamikak 2010eko maiatzaren 15ean Iruñean egindako manifestazio batean du jatorria. Kontseiluaren ustez, normalizazio prozesuan urrats kualitatiboak egin ahal izateko beharrezkoa da "eraldaketa soziala" ematea, eta "hor guztiek dute zer egina eta zer esana". Horregatik, dinamika arlo sozialeko esparru desberdinetara hedatu nahi du. "Asko gara euskaraz bizi nahi dugunak, jadanik euskaraz bizitzeko hautua egin dugunak, eta geure eguneroko jardunean hori praktikan jartzen dugunak eta hori metatzen joan behar dugu”.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.