Eusko Alkartasuna "berehala" hasiko da hauteskundeak prestatzeko lanetan

2011ko otsailaren 19a
14:16
Entzun
NaBai koaliziotik kanpo geratu ondoren, Eusko Alkartasuna "berehala" hasiko da bere "hauteskunde proiektua aurkezteko" lanetan. "Abertzaleen arteko elkarlanean, betorik gabe" egingo duela jakinarazi du ohar baten bidez. Nafarroako EAren zuzendaritzak berretsi egin du NaBai sortzea bultzatu zuten printzipioekiko konpromisoa, eta EA NaBaitik Aralarrek eta EAJk bota dutela salatu du. Horregatik, bi alderdi horiek NaBai izena eramatea ez dela zilegi adierazi dute: "Guztion artean garatu genuen proiektua izan zen, eta orain zenbait alderdiren interesengatik bertan behera geratu da, koalizioaren hasierako printzipioak urratuz". Eusko Alkartasunak hauteskunde batzorde bat osatuko duela jakinarazi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.