Independentistak sareak aurtengo Aberri Egunerako Iruñerako egindako deialdiarekin bat egin du Eusko Ekintza ezker abertzaleko alderdiak.
"Euskal Herriko independentziarako baldintza objektibo eta subjektiboak inoiz baino hobeak diren une honetan, guztiz egokia deritzogu Iruñeko deialdia. Independentziako birusa Euskal Herriko azken txokoraino zabaltzeko unea heldu da", esan du, ohar baten bidez.
Independentziaren bideari aldebakartasunetik ekin behar zaiola uste du Eusko Ekintzak, "katalanek erakusten duten bezala".