Eusko Ikaskuntzako langileen herena kaleratu dutela jakinarazi du LABek

2013ko martxoaren 25a
15:27
Entzun

LABek ohar baten bidez jakinarazi du Eusko Ikaskuntzaren Batzorde Eragileak zazpi langile kaleratu dituela —lantalde osoaren heren bat—. Erabakia hartzeko bilerara Batzorde Eragileko sei kide soilik agertu zirela salatu du sindikatuak.

Langileek Batzorde Eragileko kide batzuen "inplikazio eza" kritikatu dute, eta "zalantzan" jarri dute hartutako erabakien "zilegitasuna". Gainera, Eusko Ikaskuntzak eurekin komunikatu eta hitz egiteari uko egin diola azaldu dute: "Langilegoak beste neurri batzuk aztertzeko aukera eskatu zuen hainbat idatzitan, eta azkenik proposamen bat ere landu zuen, baina proposamen hau ez da kontuan hartu eta zuzendariak bertan jasotako proposamen guztiei ezezkoarekin erantzun ondoren aurkeztu da Batzorde Eragilean".

LABek dioenez, kaleratzeen berri fax baten bitartez eman diete, eta behargin batzuek kalte-ordainak jaso dituzte aurrez jakinarazpenik jaso gabe. Horrez gain, sindikatuak esan du Eusko Ikaskuntza hausnarketa prozesu batean murgildurik dagoela, eta langileek ez dutela oraindik horretan parte hartzeko aukerarik izan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.