Eusko Jaurlaritzak, Miren Azkarate bozeramailearen esanetan, ez du ETAren kontra "iraganeko errezetekin" egingo beste erakunde eta alderdiekin batera, "PPren politika antiterrorista egitea esan nahi duelako horrek.
Jaurlaritzak eskubide zibil eta politiko denak defenditzen badira eta Justizia helburu politikoekin erabiltzen ez bada hartuko du parte besteekin".
Zentzu horretan, Azkaratek esan du "gauza bat ETAri aurre egitea" egitea dela eta "beste bat politika egiteari uko egitea".
Jaurlaritzaren ustez, ETAk su-etena hautsi duen arren, "erantzunak demokrazia gehiago eta politika gehiago izan behar du".
Eusko Jaurlaritzak ez du "iraganeko errezetekin" parte hartuko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu